XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dudarik ez dago, gaurko langabezia eta inflazioa oso konplexuak direla.

Nik ez dut sendabide konkreturik emango, lehenago zientzia berriak onartua, zabaldua eta errotua izan behar duelako, praktikan aplikatua izan baino lehen.

Hala eta guztiz ere, nondik nora zuzenduko den politika ekonomikoa aipatuko dut, bai langabeziari buruzkoa eta bai orokorra: a) Lehenbizi, enpresen laukia izango da gidari nagusia.

b) Enpresen desaurrezkiari begiratuko zaio gehienbat, neurri batetik gorago igo ez dadin.

c) Kontsumoaren eta lantsarien arteko proportzioa lortzea izango da helburu nagusia.

d) Diru-aurrezkia, izurrite denez neurri batetik gorakoa, sarien ordez zigorrak ezagutuko ditu sarriago, bai barne arazoetan eta bai internazionaletan.

e) Politika monetarioa zeharo berria izango da harreman nazionaletan eta internazionaletan, kontuan edukiko baitu ez dagoela diru eskari-eskaintzarik, elkar konpentsatzen diren aurrezki-desaurrezkiak baizik.

Adibidez, kredito beharrik eza eta erabilkerarik eza onartuak izango dira, tendentzia bezala diruaren manipulazioak utziz.

f) Problema bezala, langabezia gaindituta geldituko da betirako.

Ekonomiaren udaberria dator.

Politika ekonomikoa, nolabait, beharrezko izango da.

Bakoitzak esango du zenbatekoa eta zeinen eskuetan egon.

Beste arrazoi batzuren artean, politika ekonomikoa beharrezkoa da, Say-ren eta Ricardoren legea faltsua delako.

Ez dago orekarik, ez dago parrik.

Desoreka orekatsuan behar du jarraitu ekonomiak, giza gorputz biziak pausoa ematean bezalaxe.

Zientzia zaharrak eduki izan ditu argiuneak, baieztapen ausartak egiteko adinakoak.

Hara zer dioten Joan Robinson-ek eta John Eatwell-ek aipatu liburuko 182. orrian: .